XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreraxeago, ordea, honela mintzatuko da: Jainkoak begiratu zion lurrari, eta hara non dena gaiztoturik zegoen (Gn 6, 12).

Egoera batetik besterako aldaketa azaltzeko, bi egoeren artean Adan eta Ebaren bekatuaren kontaketa ipintzen du.

Ez da iraganaren kronika historikoa, hasieran gertatu izan behar zuenaren berreraiketa baizik kontaketa etiologikoa deitzen diote eskrituralariek.

Noski, proposaturiko irtenbidea patxadaz aztertzen denean, hauxe ikusten da: askoz ere argiago dagoela ukatzen duena (gaizkia ez duela Jainkoak sortu alegia, baina ezta Jainkoa ez den beste printzipio batek ere), baiezten duena baino (hau da, gaizkia gizakiak sartu duela bere askatasuna gaizki erabili); izan ere geure buruei galde egin geniezaieke: Eta, zergatik gaizki erabili zuen gizakiak bere askatasuna, Jainkoak on sortu bazuen?.

Eta arazoa ez da konpontzen, errua Satan izeneko aingeru eroriari egotziz (ikus 2 Pe 2, 4; Jds 6); horrek, hain zuzen ere, galdera beste norabaitera eramatea besterik ez du egiten: zergatik egin zuten bekatu aingeruek, Jainkoak on sortu bazituen?.

San Agustinek egina zion galdera hori bere buruari: Nork utzi du hau niregan eta erein du mingostasun hazi hau nire ariman, ni neure Jainko txit gozoak eta Berak bakarrik, egina izan banaiz?.

Deabrua baldin bada ereilea, nondik dator deabrua? Eta berau, aingeru izatetik deabru bere borondate gaiztoagatik bihurtu bazen, nondik datorkio deabruari izaera ematen dion borondate gaizto hori, bera den guztia kreatzaile txit on batek egina izan bada?".

Horrela, bada, idazle biblikoak ezkutupean uzten du gaizkiaren jatorri erabatekoa, metafisikoa Idazki Santuek ez dute eragozpenik izango mysterium iniquitatis (2 Ts 2`7) delakoaz mintzatzeko, (...).